HEZKUNTZA

Ibaiganeko ikasleak bi ikastetxetan kokatuko dituzte

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak CEIP Deustora bidaliko dituzte, eta DBHkoak, Salesianos-Deusto itunpeko ikastetxera.

2014ko ekainaren 26a
08:00
Entzun

Bilbon itxi berri duten Ibaigane ikastetxeko ikasleak nora joango diren erabaki du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak CEIP Deustora eramango dituzte: Haur Hezkuntzako 40 ikasle eta Lehen Hezkuntzako 121. DBHko ikasleak, berriz, Salesianos-Deusto itunpeko ikastetxera —118 ikasle—.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak bi irizpide nagusi izan ditu: "Ikastetxearen hurbiltasuna, batetik, eta dagoeneko osatuta zeuden taldeak hainbat ikastetxetan ez banatzeko hezkuntza komunitateak egin duen eskaria, bestetik", adierazi du ohar baten bidez.

Eskaini duten aukerarekin ados ez leudekeen familiek matrikula eskaera egin ahal izango dute plaza libreak dituzten ikastetxeetan.

Goizean, Ibaiganeko langileek elkarretaratzea egin dute Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean. "Guztientzako irtenbide bat" eskatu dute. Ernesto Galbarriatu langile batzordeko ordezkariak azaldu duenez, orain arte langileek ez dute inolako informaziorik jaso.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.