Euskaltel-Euskadi taldeko Migel Madariaga managerra eta Iban Mayo ez dira ados jarri. Negoziaketetan luze jardun badute ere txirrindulari bizkaitarrak taldea uztea erabaki du.
Euskadi Irratian jakinarazi duenez, kode etiko bat aurkeztu dio taldeak eta ezin izan du onartu. Era berean, azaldu du Saunier Duval izan dela beregan interes gehien agertu duen taldea baina oraindik ez duela inorekin ezer hitzartu.
Txirrindularitza
Iban Mayok ez du Euskaltel-Euskadin jarraituko
Gaur jakinarazi du Iban Mayo txirrindulari igorretarrak datorren denboraldian ez duela Euskaltel-Euskadi taldean jarraituko. Bilera egin du gaur taldeko arduradunekin eta ez dute akordiorik lortu. Egun osoan erabakiri buruzko zurrumurruak izan dira eta arratsaldean Mayok berak baieztatu du taldea uzteko erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu