txirrindularitza
Iban Mayok irabazi du Dauphine Libereko seigarren etapa
Atzoko sasoi bera erakutsi du gaur Iban Mayok, baina atzokoa baino hobea izan da gaurko emaitza, Dauphine Libereko seigarren etapa irabazi baitu. Brianconetik La Toussoireko gainera egindako etapan (169 kilometro) lau mendate nagusi igo behar izan dituzte, horien artean Galibier (2.556 m) eta La Croix de Fer (2.067 m)
Iban Mayo bizkaitarrak Tourrerako prestaketa bide onetik doala erakutsi zuen atzo, bigarren postua eskuratu ondoren, eta gaur are eta pozikago utzi ditu jarraitzaileak garaipenarekin. Seigarren etapa oso gogorra izan da, lau mendate nagusirekin, Tourrean igotzen direnak horietako bi, Galibier eta La Croix de Fer, eta horietan ez duela arazorik erakutsi du Igorrekoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu