"Ezin dira iruzur fiskalaren aurkako kanpainak egin, eta, aldi berean, zenbait zerga-ordaintzaile ez ikertzeko dokumentuak faltsutu zituen norbait erakundean mantendu". Hala eskatu dio EH Bilduk Bizkaiko Aldundiari Juan Ramon Ibarra Ogasunean ez onartzeko.
Izan ere, hura lanera itzuliko balitz erakundearen sinesgarritasuna "ezbaian" jarriko litzatekeela uste du, eta, beraz, aldundiak "ezin du eta ez luke baimendu behar" haren itzulera. Horregatik, Jose Maria Iruarrizaga diputatuari eskatu dio agerraldia egin dezala sinesgarritasun hori nola bermatuko duten argitzeko.
Ibarrak hirugarren gradua eskuratu du, bi hilabetez espetxean egon ostean (izatez, lau urte eta sei hilabeterako zigorra zuen).