Euskal Presoak

Ibarraren lagunek istripu larria izan dute Espainiako Auzitegi Nazionaletik bueltan

Etxeratek jakinarazi duenez, Amaia Ibarraren lau lagunek istripu larria izan dute Espainiako Auzitegi Nazionaletik etxerako bidean. 68 urteko M.L. emakumea oso larri dago "muina tokiz desplazatua eta handitua du", eta 54 urteko G.L. emakumea ere larri dago Etxeraten esanetan "orno bat apurtua, beste bat ukitua eta, biriketako afekzioa du". Bi horiek Burgoseko (Espainia) erietxean daude. 30 urteko I.F.k "esternoia apurtuta" duela esandu Etxeratek, eta Arandako ospitalean dagoela jakinarazi dute. Ibarra asteazkenean atxilotu zuen Espainiako poliziak, eta gaur kartzelara bidali du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Andreuk epaileak.

2004ko urriaren 2a
20:16
Entzun
07:30ean izan da istripua, Aranda de Dueron, Etxeratek esan duenez, lau laguna zihoazen autoa errepidetik irten ostean. Bat ondo dago, eta beste hiruak erietxeetan daude.

Etxeratek salatu duenez "36 istripu larri jasan ditugu aurten gatazka politikoaren ondorioz euskal errepresaliatu politikoen senide eta lagunok eta, istripu hauetan arinago edo larriago zaurituak 101 lagun dira"

"Nahikoa da!" diote,"Horrenbeste samin eragiten ari den gatazka politiko hau konponbidean jartzeko ordua da eta, horretarako, ezinbestekoa da guztion parte hartzea, euskal preso politikoak Euskal Herriratu eta kartzeletako ateak euskal gizarte osoari zabaltzea. Ezinbesteko da guztion konpromisoa behingoz gatazka politikoari behin betiko irtenbide demokratiko eta politikoa aurkitzeko".

Etxerat elkartea bide horretan "guztia" ematen ari dela dute, ez baitaude prest "hemendik hogei urtetara sakabanaketaz, gatazkak eragindako heriotzez, erbesteaz, torturaz,… hitz egiten jarraitzeko".

"Haatik, eragile orori alderdi interesak alde batera utzi eta, euskal errepresaliatu politikoak etxera ekarriko dituen irtenbide demokratiko eta behin betikoa aurkitzeko bidean aurrerapausoak emateko exijitzen diegu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.