"Herrialde irekia da Euskadi, eta enpresek hona etortzeko eta hemendik joateko askatasuna daukate, hala ere, etekinak dituen enpresa batek joateko erabakia hartzea ez dut ulertzen", esan du Ibarretxek. Horregatik azalpenak eskatuko diezkie Gueñesko Reckitt Benckiser lantegiko arduradunei.
Koldo Artaraz Gueñeseko alkatearekin hitz egin duela ere jakinarazi du lehendakariak. Reckitt Benckiser lantegiaren itxierarekin 190 lanpostu galduko dira. Horren aurrean,"euskal erakundeetako arduradunen nahia 290 lanpostu sortzea" dela jakinarazi dio Ibarretxek alkateari. Helburu hori, "proiektu eta alternatiba berriak sustatuz" egiteko asmoa agertu du lehendakariak.
Ekonomia
Ibarretxe: "190 lanpostu galdu diren lekuan 290 sortuko ditugu"
Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak Gueñesko Reckitt Benckiser multinazionalaren itxiera ulertezina dela uste du. Horregatik azalpenak eskatuko dizkie lantegiko arduradunei. Gainera, adierazi du hitz egin duela Koldo Artaraz Gueñesko alkatarekin eta jakinarazi dio 190 lanpostu galdu diren tokian 290 sortzeko lan egingo dutela euskal erakundeek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu