Atzo, EAJko hautagai Juan Jose Ibarretxek hirukoaren 32 boto zituen bermatuak, eta PSE-EEren hautagai Patxi Lopezek bere taldeko 18. Atzo, EHAK-k bi boto Ibarretxeri emango zizkiola iragarri zuen, eta PPkoek, berriz, beren 15 botoak Lopezi emango zizkiotela azaldu zuten. Beraz, Ibarretxek 34 boto bildu zituen, eta Lopezek 33. Atzoko saioan 38 boto behar ziren lehendakari hautatua ateratzeko, eta saioa lehendakaririk gabe amaitu zen. Gaur, ordea, gehiengo sinplea nahikoa zen, eta Ibarretxek boto batengatik lortu du lehendakari izatea.
Ordu laurden eskas egon dira legebiltzarkideak, Eusko Legebiltzarreak. Joan, aurkezpen lanak egin, botoak eman, zenbatu, eta gaurko saioa amaitu egin da, Ibarretxeri txaloak joz. Patxi Lopez izan da aurrena Ibarretxe zoriontzen, bere eserlekutik altxatu eta eskua eman dio.
Jaurlaritzaren osaketa / Inbestidura saioa
Ibarretxe aukeratu dute lehendakari boto baten aldearekin
Juan Jose Ibarretxe aukeratu dute Eusko Jaurlaritzako lehendakari, azken bi legegintzalditan bezala. PSE-EEko hautagai Patxi Lopezek baino boto bat gehiago lortu du Ibarretxek, 34 hain zuzen ere. EAJren 22boto, EAren 7, EB-Berdeen 3 eta Ezker Abertzalea taldearen 2 boto eskuratu ditu Ibarretxek, denera 34. Lopezek, berriz, PSE-EEko 18 eta PPko 15, denera 33. Aralarrek zuri bozkatu du, eta Ezker Abertzaleko gainerako zazpi lagunek boto baliogabea eman dute. Ibarretxek, larunbatean zin egingo du kargua, Gernikako juntetxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu