Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Eusko Legebiltzarreko taldeetako bozeramaileekin bilerak hitzartzeko harremanetan ari da egunotan, Eusko Legebiltzarreko akordioa nola bideratu eztabaidatzeko. EAEko PPko lehendakari Maria San Gilek bilerara ez dela joango iragarri du, eta Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak, berriz, joan egingo dela. Aralar alderdiarekin ere bilera egitekoa da Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Patxi Zabaleta koordinatzaile nagusiak atzo jakinarazi zuenez.
Ibarretxe bozeramaileekin biltzekotan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu