Ibarretxe: "Egun inoiz baino zentzu gehiago dauka bakea bilatzeko bide guztiak zabalik izateak"

Gizartearen parte-hartzea ezinbestekoa dela azpimarratu du, Jaurlaritzak, Baketik fundazioak eta Eudelek bakea eta adiskidetzea bultzatzeko hitzartu duten =i Bider Mila=i programaren sinadura ekitaldian. Programa horren bidez milatik gora laguni adiskidetze agente izateko formazioa emango diete.

2007ko otsailaren 1a
15:50
Entzun
Bakea lortze aldera lanean jarraitzearen alde agertu da Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria, Baketik fundazioko eta Eudel EAEko udalerrien elkarteko buruekin batera egin duen agerraldian. Areago, bakea lortzeko bideak zabalik izatea eta ahalegina egitea orain inoiz baino garrantzitsuagoa dela azpimarratu du: "Egun inoiz baino zentzu gehiago dago bakearen bila gure lana aurrera eramateko bide guztiak zabalik izateak".

Ildo horretatik, zenbait logika baztertzearen alde agert da lehendakaria, hala nola, bakea lortzeko gerra prestatu behar dela esaten duen esakunearena. "Gure indar guztiekin borrokatu behar dugu 'bakea nahi baduzu presta ezazu gerra' dioen adagioaren kontra, eta okerreko bide guztiak ibili ondoren zuzena aurkitzen dela dioen ideiaren aurka".

Hain justu, Jaurlaritzak, Baketik fundazioak eta Eudel udalerrien elkarteak sinatu duten hitarmenak dinamika horiek baztertzeko balioko duela iritzi dio. Bider Mila programa abian jartzea hitzartu dute hiru erakundeek, eta horren bidez, mila lagunetik gora adiskidetze agente izateko formatzea. Jaurlaritzak 60.000 euro jarriko ditu, Eudelek 20.000 eta formazioa emateaz arduratuko da Baketik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.