Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzeko lehendakaria, Joseba Azkarraga Justizia sailburua eta Javier Madrazo Etxebizitza sailburua bake 11:00etan bildu dira Lehendakaritzan normalizazio politikoari buruz gogoeta egiteko. Batzarrari buruzko azalpenak eman ditu gero Ibarretxek, Azkarraga eta Madrazo alboan zituela.
Ibarretxek azpimarratu duenez "begibistakoa" da"euskal gizarteak erabakitzeko eskubidea duela". Gatazkaren konponbiderako gakoa zein izango den argi dauka Jaurlaritzaren Kontseilu Politikoak: "Printzipio hori nola gauzatuko den adostea".
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak ETArekin elkarrizketan hasiko zela iragarri zuenetik abiatu den prozesu berria aztergai izan dute. Zapaterok berri hori ezagutzera eman zuenean adierazi legez, atzo Jaurlaritzak berretsi egin zuen «baikor» jasotzen duela elkarrizketa horiek behingoz abiatzea.
Gaur Ibarretxek azaldu du, bi prozesuak ongi berezita dauden une honetan elkarrizketei buruzko elkarrizketa fasean daudela orain alderdi politikoak. Metodologia, epeak eta edukiak zehatzen ari direla azaldu du.
Zortzi puntuko agiria plazaratu du Ibarretxek Jaurlaritzaren Kontseilu Politikoaren izenean. Inoiz baino ilusio gehiagorekin daudela azaldu du eta udazkenean alderdien mahaiaren irudi publiko bat ematea ona litzatekeela adierazi du. Ondoren, akordio politikoak etorriko lirateke eta guztia, Ibarretxeren hitzetan, kontsultarekin amaituko da.
Konponbide prozesua
Ibarretxe: "Erabakitzeko eskubidea nola gauzatuko den adostu behar dute alderdiek"
Goizeko hamaiketan bildu da Eusko Jaurlaritzako Kontseilu Politikoa Lehendakaritzan. Bileraren amaieran itxaropentsu agertu da Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako Lehendakaria. Udazkenerako alderdien mahaia osatzea posible dela iritzi dio. Alderdi politikoak metodologia, epeak eta edukiak zahazten ari direla azaldu du eta Jaurlaritzaren Kontseilu Politikoak argi dauka zein den gakoa: "Euskal gizartearen nahia errespetatu behar dugu denok eta printzipio hori nola gauzatu adostu behar da". Ibarretxerekin batera Joseba Azkarraga Justizia sailburuak eta Javier Madrazo Etxebizitza sailburuak osatzen dute Kontseilu Politikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu