Heriotza espetxean

Ibarretxe: "Espetxe politika aldatu egin behar da"

Egungoa une zaila dela iritzita, "lasaitasun eta itxaropen" mezua zabaldu nahi izan du gaur Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak, EAJko eta EAko hautetsiak batzen dituen Udalbiltzaren IV. Batzarrean. Ildo horretatik, baketzean aurrera egiteko eta eskubideak bermatzeko espetxe politika aldatu egin behar dela iritzi dio. Era berean, ETAk ekintza armatuak bertan behera utzi behar dituela eta kale erasoak amaitu behar direla erantsi du.

2006ko martxoaren 4a
16:13
Entzun
"Espetxe politika aldatu egin behar da, eta herritar guztien eskubideak babestu behar dira, baita delitu larriak egin dituztenenak ere", esan du lehendakariak EAJ eta EAko 650 bat hautetsiren aurrean egin duen hitzaldian. Presoen eskubideak bermatzearen alde agertu da, baina ez ditu aste honetan kartzelan hil diren Igor Anguloren eta Roberto Sainzen kasuak zuzenean aipatu.

Horrekin batera, ETAk armak utzi behar dituela eta kale erasoak amaitu behar direla azpimarratu du Ibarretxek: "Ezin da aldi berean bakeaz hitzegin eta lehergailuak jarri".

Egungo une politikoa zaila dela onartu du Jaurlaritzako lehendakariak, baina, hala eta guztiz, itxaropentsu agertu da, eta aurrera egiteko konfiantza osoa duela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.