Finean, Jaurlaritzaren Estatutu proposamena ('Ibarretxeren Plana' esaten zaiona)bultzatzea abiatu den prozesu horretatik kanpo geratzea dela uste du diputatu sozialistak, eta Ibarretxeri eskatu dio zer egiten ari den "ondo pentsatzeko".
Ibarretxeren Planaz ez ezik, PSOEk PPrekin hitzartutako Terrorismoaren Aurkako Itunaz ere mintzatu da Madina Radio Euskadin. Gain horren inguruan esan du "ona" litzatekeela hitzarmen horren inguruko eztabaida zabaltzea eta itunera ahalik eta alderdi gehien biltzea. "Zenbat eta alderdi gehiagok bat egin terrorismoaren aurkako estrategian, oduan eta hobeto guztiontzat", nabarmendu du Madinak.
Era berean, "terrismoaren kontrako estrategian"Al Kaedaren eta ETAren indarkeriak elkarrengadik bereiztea ez zaiola egokia iruditzen esan du diputatu sozialistak, "krimen bat krimen bat baita deitura edozein duela ere".
Politika
Ibarretxe "estatutuen modernizazio eta egokitze prozesutik kanpo" geratzen ari dela uste du Eduardo Madina diputatu sozialistak
Eduardo Madina PSE-EEko gazterien buru eta Espainiako Kongresuko diputatu sozialistaren aburuz, autonomia estatutuen "modernizazio eta egokitze prozesua" abian da Espainiako Estatuan, eta Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria prozesu horretatik kanpo geratzen ari da. Hain zuzen ere, bide horretatik bazterrera zergatik geratu nahi duen azal dezala galdegin dio Madinak Ibarretxeri. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan egin ditu adierazpen horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu