Gernikako Estatutuari esker "autogobernu gehiago" lortu dela uste du Jaurlaritzako Lehendakari Juan Jose Ibarretxek. Hala ere, salatu duenez Estatutuaren garapenean "euskal erakundeak (Jaurlaritza, foru aldundiak eta udalak) aritu dira "gurditik tiraka", et "Estatuko erakundean etengabe Estatutua betetzearen kontra agertu" ziren.
"Etorkizuneko trena martxan" dela esan du Ibarretxek. Helburua "euskaldunok gure etorkizuna erabakitzea" dela esan du, eta hori "inork ez duela galeraziko" azpimarratu du. Bere ustez, gaurko egunak garbi erakusten du ondorengoa: "Euskal Herriaren eskubideak eta askatasunak oraingo Espainiako Konstituzioaren aurrekoak direla".
Horren aurrean Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako proposamena defendatu du. Esan duenez, "gure herriaren nortasuna eta osotasuna eta gure herritarrek ez beste inork etorkizuna bakean eta askatasunean erabakitzeko konpromiso argia eta garbia bultzatu nahi baitu".
Gernikako estatutuaren 25. urteurrena
Ibarretxe: "Euskaldunon etorkizuna ez da Espainian erabakiko, Euskadin erabakiko dugu"
Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek azpimarratu duenez, "euskaldunon etorkizuna ez da Espainian erabakiko, Euskadin erabakiko dugu". Gaur 25 urte betetzen ditu Gernikako Estatutuak, Jaurlaritzak bilera berezia egin du Ajuria Enean, eta gero adierazpen instituzionala irakurri du Ibarretxek. Azpimarratu duenez, "estatutuarekin egin dugun bideari esker gara orain garena". Estatutu hori onartu izanak "diktaduratik demokraziarako" pausoa ematea ahalbidetu zuela esan du. Orain, "etorkizuneko trena" martxan dagoela dio, helburua "euskaldunok gure etorkizuna erabakitzea" dela esan du, eta hori ez duela "inork galeraziko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu