Juan Jose Ibarretxe ez da aurkeztuko EAJren Euskadi Buru Batzarreko presidente izateko prozesuan. Idatziz eman du lehendakari ohiak hautagai ez izateko erabakia, Gipuzkoako eta Bizkaiko EAJren zenbait udalbatzek hautagaiak izendatzeko prozesuan bere izena eman ostean.
Hamabost inguru dira Ibarretxeren izena eman duten udalbatzak, batik bat Gipuzkoakoak. Ibarretxek, ordea, jakinarazi du ez dela hautagai izango, zenbait hedabideren arabera, prozesuaren hasieran Iñigo Urkullu gaur egungo presidenteari jakinarazio zion moduan.