Euskal Herria

Ibarretxe: "Gaur egun ez dago hirukoari alternatibarik"

4an Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan izandako emaitzen ostean "elkarrizketarako prozesu berri bat" hasi dela uste du EAEko lehendakari Juan Jose Ibarretxek. Radio Euskadiri eginiko adierazpenetan azpimarratu duenez, "ez badugu hitz egiten, ez dugu inoiz herri honetarako konponbidea lortuko". Kontuak kontu, "uneotan hirukoari alternatibarik ez dagoela" uste du.

2004ko apirilaren 2a
15:13
Entzun
Espainiako Gorteetarako hauteskundeen izandako emaitzek "harritudura" eragin ziotela onartu du Ibarretxek. "Egian esan, ez nituen emaitz horiek espero. Hori bai, lasaitu ederra hartu nuen. Izan ere, Aznarren politika autoritarioa amaitu da. Elkarrizketa prozesu bat hasi da Espainian. Zorionez, prozesu hori gurean hasi da, baina Espainian hasi gabe zegoen".

Ibarretxeren ustez PSOEn iritzi kontrajarriak daude gaur egun. "Azken egunetan Jose Blanco idazkariak eta Maragallek egin dituzten adierazpenak ikusi besterik ez dago. Blancok adierazi duenez, Espainiako Konstituzioa soilik senatuaren erreforma bideratzeko aldatu daiteke; Maragallek, berriz, Konstituzioan aldaketak egitearen beharra aipatu du. Maragall selekzio propioak sortzearen alde azaldu da; Blanco, berriz, erabat aurka".

PSOEk azken urteetan azaldu duen jarrera aldatu behar duela uste du Ibarretxek. "Gauza bat argi esan beharra dago. Azken urteetan izan den askatasunen murrizketa ez zen PSOEren laguntza gabe gertatuko. PPk ardura handia izan du gai horretan, baita alderdi sozialistak ere".

Hirukoak lortutako emaitzekin pozik agertu da Ibarretxe. "Argi dago EAJk, EAk eta EBk osatzen dugu hirukoak ilusioa sortzen duela euskal gizartean. Egunero proiektu berriak jartzen ditugu mahai gainean, eta euskal gizarteak hori jakin badaki. Azkeneko hauteskunde autonomikoetan bozen %47a lortu genuen; martxoaren 14an, berriz, bozen %50a. Herritarrek gero eta konfidantza handiagoa dute gure proiektuan. Gaur egun ez dago hirukoak alternatibarik".

Jende askok kritikatu du Ibarretxek martxoaren 11n Madrilen izandako atentatuak ETAri leporatu izana lehen unean. Ibarretxek bere jarrera defendatu du. "Nik ere ETA izan zela uste nuen, euskal gizartearen gehiengoa bezala. Erabaki hori hartu baldin banuen honexegatik izan zen: ziur naiz atentatuaren erantzunkizuna ez ziotela ez ETAri ez Batasunari leporatuko, euskal gizarteari baizik" .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.