Politika

Ibarretxe: "Herritarren parte-hartzea sustatuz lagunduko du Jaurlaritzak prozesua"

Parte-hartze horren bidez prozesuak atzerabiderik ez izatea bermatu nahi dutela agertu du Gasteizko Gobernuko lehendakariak. Alderdietako buruzagi, eragile eta hedabideei "diskrezioa" eskatu die, gainerakoan, herritarrak nahasteko arriskua ikuste baitu.

2006ko abenduaren 5a
11:33
Entzun
"Orain, gure helbur politikoa da gizartearen parte-hartzea martxan jartzea; hori egingo dugu urtarrilean", esan du Ibarretxek Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. "Urte hasieran herriz herri ipiniko ditugu martxan gizartearen parte-hartzea ahalbidetzeko tresnak. Zertarako? bake prozesuak atzerabiderik ez hartzeko, eta, beste alde batetik, exijitzeko alderdiei konpon daitezela, akordio politikoa".

Prozesuak aurrera egin dezan "diskrezioa" behar dela azpimarratu du Jaurlaritzako lehendakariak, eta, hala eskatu die alderdietako buruzagi, eragile eta hedabideei. Urratsak egiten diren heinean agertu behar direla horiek hedabideetan iritzi dio, osterantzean, herritarrak nahastu egin daitezkeela uste baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.