Eusko Jaurlaritzan EAJk, EAk eta EBk osatzen duten hiruko gobernuaren etorkizunaz zenbait iritzi izan dira azken egunetan, batetik eta bestetik, zalantzan jartzen-eta, udal eta Batzar Nagusietako presidente hautaketa batzuk direla kausa. Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzaren lehendakariak, ordea, bestelako iritzia du. "Hirukoak segitu behar du herri honen bizkarrezurra izaten", esan du gaur, Sopuertan (Bizkaia). "Egitasmo honetan konfiatzen segitzen dut".
Azkeneko sei urtean Jaurlaritzan gobernu mota hori egon dela azpimarratu du Ibarretxek, eta hirukoak gidari lanetan 2009. urtetik haratago ere segitu behar duela.
PP eta PSOE kritikatu ditu, "oraindik ez dutelako onartu herri honen etorkizunaz erabakiak Euskadin hartu behar direla eta ez Madrilen". Batasunaren kontra ere egin du, "ez duelako onartu giza eskubideak zatiezinak direla", ETAren indarkeria salatzen ez duela-eta.
Turtziozen (Bizkaia) egin du Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak gaur bilera, lehen Eusko Jaurlaritza kanpora ihesi joan zela 70. urte bete direla gogoratzeko ekitaldian.
Politika
Ibarretxe: "Hirukoak segitu behar du herri honen bizkarrezurra izaten"
EAJk, EAk eta EBk Eusko Jaurlaritzan osatzen duten gobernuaren alde azaldu da Ibarretxe lehendakaria. "Egitasmo honetan konfiatzen segitzen dut".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu