POLITIKA

Ibarretxe, Honoris Causa doktore Puerto Ricon

Enpresa-garapenean "erakutsi duen interesa, ardura eta konpromezuagatik" izendatu dute.

Ibarretxe, erdian, inbestidura ekitaldian. AGIRRE LEHENDAKARIA ZENTROA
2015eko abenduaren 9a
12:14
Entzun

Puerto Ricoko Interamericana Unibertsitateak izendatu du Honoris Causa doktore Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia. Unibertsitatearen hitzetan, “bere ibilbide akademiko zein politikoagatik, Euskal Herriarentzat egindako lanagatik eta baita azken sei urteotan Katedradun Irakasle Bisitari gisa unibertsitatean eskaini dituen hitzaldi guztiengatik ere” merezi du Ibarretxek Honoris Causa Doktoretza. Asteartean egin zuten inbestidura ekitaldia, eta Giza Garapen Iraunkorrari buruzko hausnarketa egin zuen bertan Ibarretxek.

"Erro", "aurpegi eta begidun" aurrerabide bat sustatzearen alde mintzatu zen: "Etorkizunaren bidea balioekin berritzean datza, eta hori egin daiteke soilik gure erroen etikari eutsiz". Nazioartean "politikoki, kulturalki eta ekonomikoki ongi egituratutako txikitasunaren" protagonismoa hazten ari dela defendatu du.

Beste zenbait unibertsitateek izendatu dute urteotan Ibarretxe Honoris Causa doktore, hala nola, Argentinako Rosarioko Unibertsitateak (2004), Argentinako La Platako Unibertsitate Nazionalak (2004), Georgiako Ivane Javakhishvili Tbilisi Unibertsitate Publikoak (2006), Argentinako Cordobako Unibertsitateak (2006) eta Dominikar Errepublikako Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoak (2009).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.