Politika

Ibarretxe: "Identitatearen inguruko eztabaida behin eta berriz itzuliko da"

XXI. mendeko debate nagusia dela iritzi dio Jaurlaritzako lehendakari ohiak. Eztabaida horri uko egitea egotzi die PSEri eta PPri.

2010eko apirilaren 22a
09:39
Entzun
"Nondik datorren ez dakienak ez daki nora doan; jitoan doan intsasontzia da", adierazi du bart Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakari ohiak Donostian, Gogaide emakume elkarteak antolatutako hitzaldian. Hain zuzen ere, XXI. mendeko eztaibada nagusia identitatearen ingurukoa dela azpimarratu du, eta batzuek debate horri izkin egin nahi dioten arren, behin eta berriro mahai gainean izango dela: "Behin eta berriz, behin eta berriz, itzuliko da eztabaida hori".

Ibarretxek iradoki du PSEri eta PPri kalte egiten diela debate horrek, eta, ondorioz, uko egin nahi diotela. Baina itxaropentsu agertu da "korronte intelektuala" eztaibada horren alde ikusten duelako. "Hemen herri bat dago, euskal herria, eta hori egunero esan behar da". Oro har, eta mundu osoa aintzat hartuta, garapen zuzena eskubideen onarpenetik etorriko dela irtizi dio: "Hori da aukera: boteretik eraikitzen jarraitzen den edo eskubideen bermetik. (...) Identitatea dago munduko garapen proiektu sano guztien oinarrian". Nortasunaren aitortzarekin batera, berrikuntza, berdintasuna eta parte-hartze demokratikoa dira Ibarretxeren iduriko aurrera egiteko ezinbesteko oinarriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.