AEBetako Madrilgo enbaxadak Ibarretxe plana xehetasunez aztertu zuen, 2008ko abuztuan idatzi zuen informe baten arabera.
«Espainia hausteko arriskua» aztertzen duen kablea da 2008ko hura, Wikileaksek filtratu eta atzo El País egunkariak erabili eta gero aske utzi zuena, eta ikertu arren «epe labur eta ertainera» arriskurik ez dagoela ondorioztatzen du. Aztertutako gaietako bat da Ibarretxe plana, orduan azken astinduak ematen ari zena. Enbaxadore estatubatuarra «EAJko buruzagi beterano» batekin harremanetan jarri zen —ez du haren izenik ematen—, eta horrek aitortu zion ia ezinezkoa zela egitasmoa aurrera eramatea.
'Ibarretxe plana' xehetasunez aztertu zuen AEBetako enbaxadak
Ikertu arren, AEBek ez zuten ikusi Espainia «hausteko arriskurik», Wikileaksen filtrazioen arabera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu