Llamazaresen ustez ezin da "anatemarik eta organo konstituzionagilerik" erabili elkarrizketak oztopatzeko. Horren aburuz, "ikaragarrizko akatsa" litzateke eztabaida hori galaraztea, lehendakariak edozein erreforma Estatutoak lorturikoa baino adostasun handiagoan eta biolentziarik gabeko egoera batean oinarrituko dela esan baitzuen. IUk elkarrizketa hori"normaltasun guztiz" egingo duela baieztatu du Llamazaresek.
Konstituzioa "arma" bezala erabiltzea ere leporatu dio IUko idazkari nagusiak PPri. Horrela, edozein eztabaida ekiditen dutela ere gaineratu du. Llamazaresen ustez, Ibarretxe Plana "guztiz horizontala" da, halere, zenbait zentzutan ez dator IUren proiektu federalarekin bat. Halere, elkarrizketa politikoa indartzeko beharra dagoela ere aipatu du.
Politika
Ibarretxe Planak "berme demokratiko nahikoa" eskaintzen dituela esan du Llamazaresek
IUko idazkari nagusiak, Gaspar Llamazaresek, Ibarretxe Planaren aurrean PPk hartu duen jarrera salatu du. Llamazaresen ustez ez dago lehendakariaren plana oztopatzeko arrazoirik, "nahikoa berme demokratiko" baititu. Horregatik, elkarrizketak galarazteko zergatirik ez dagoela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu