EAEko Justizia Auzitegi Nagusia

Ibarretxe planaren aurka Nafarroako Gobernuak jarritako helegitea tramitera onartu du

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Kontentzioso-Administratiboko aretoak Nafarroa Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Estatutu Politiko berri baterako proposamenaren aurka jarritako helegitea tramitera onartu du. Nafarroako Gobernuak urtarrilaren 19an jarri zuen Ibarretxe Planaren aurkako helegitea eta Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren aurrean, berriz, eskuduntza gatazka positiboa. Eusko Jaurlaritzak bost eguneko epea du erabaki hori inpugnatzeko.

2004ko otsailaren 17a
15:33
Entzun
2003ko azaroaren 24an Nafarroako Gobernuak akordio bat adostu zuen Eusko Jaurlaritzari plana atera botatzeko eskatzeko; batik bat, Nafarroari erreferentzia egiten zioten artikuluak kentzeko eskatu zuen. 2003ko abenduaren 16an Eusko Jaurlaritzak Nafarroako exekutiboari erantzun zion, eta haiek egindako eskaera ez zutela onartuko esan zien. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak helegitea jartzea erabaki zuen.

Nafarroako Gobernuaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren Estatutu politiko berri baterako egitasmoaren edukia "inkonstituzionala da eta eta ez ditu Nafarroako Foru hobekuntzak jasotzen dituen eskuduntza mugak kontuan hartzen".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.