Politika

Ibarretxe Planaren aurrean UPNk eta PSNk duten jarrera "demokraziaren aurkakoa, atzerakoia eta totalitarioa" dela dio Aralarrek

Txentxo Jimenez Aralarko parlamentarioak adierazi duenez, UPN eta PSN alderdi politikoek Ibarretxe Planaren aurrean duten jarrera "demokraziaren aurkakoa, atzerakoia eta totalitarioa" da. Jimenezek esanetan "Nafarroako gizarteak euren etorkizuna erabakitzearen beldur dira". "Historia, kultura, nortasuna eta hizkuntza ukatzea nafarroako gizartearen ezaugarriak lapurtzea da" gaineratu du parlamentarioak.

2003ko urriaren 29a
17:01
Entzun
Txentxo Jimenez Aralarko parlamentarioak adierazi duenez, UPN eta PSN alderdi politikoek Ibarretxe Planaren aurrean duten jarrera "demokraziaren aurkakoa, atzerakoia eta totalitarioa" da. Jimenezek esanetan " Nafarroako gizarteak euren etorkizuna erabakitzearen beldur dira". "Historia, kultura, nortasuna eta hizkuntza ukatzea Nafarroako gizartearen ezaugarriak lapurtzea da" gaineratu du parlamentarioak. PSN eta UPN guztiz atzeratuta geratu direla ere aipatu du Jimenezek.

"Legea, justizia eta Zuzenbide Estatua aldatzeko prest daude, horrek euren planteamentua aurrera eramateko balio badu", dio parlamentari nafarrak. Erregimen mugigaitza dute UPNk eta PSNk Aralarren ustez.

UPN eta PSN partiduak"konplexu eta beldurrez" beterik daude. Aralarren aburuz gizartean krispazioa sortu nahi dute, horregatik, Parlamentuan aurre egingo dietela adierazi du Jimenezek, "baita kalean ere, beharrezkoa bada".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.