Espainaiko Gorteetarako hauteskundeak / Biharamona

"Ibarretxe planaren eta terrorismoaren aurkako borrokan" jarraituko dutela esan du Garridok

Laura Garrido Knorr PP legebiltzarkidearen esanetan, "Ibarretxe planaren eta terrorismoaren aurkako borrokan" jarraituko du bere alderdiak, zeregin horretan "erreferentzia" bat dela iruditzen baitzaio. "Guk uste dugu PPk daukan proiektua hortxe dagoela, Ibarretxe planari aurre egiteko PP erreferentzia bat dela eta terrorismoari aurre egin diogula oso gogor", adierazi du Garridok Euskadi irratian.

2004ko martxoaren 15a
17:57
Entzun
PP izan da galtzaile nagusia Euskal Autonomi Erkidegoan, lehen zituen zazpi diputatuetatik hiru galdu baititu PPk, eta EAEn bigarren indarra izatetik hirugarren indarra izatera pasatu da. Orain arteko bideari eusteko asmoa du PPk, "Ibarretxe planaren eta terrorismoaren aurka" arituko direla azaldu du Garridok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.