ETAri atzo Gara egunkariak egindako elkarrizketak politikari askoren adierazpenak eragin ditu. Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariarentzat, “egungo egoera politikoa itxaropentsua da, eta gizarteak bakean bizi nahi du bere etorkizuna”. Dena den, egoera horretaz aritzeko protagonistak politikariak direla azpimarratu du. “Iritzi emaile asko daude, baina futbol zelaian gaudenok politikariak gara”.
Maria San Gil EAEko PPko presidenteak ere hitz egin du elkarrizketaren harira. “Oker deitutako bake prozesuan indarra eta gidaritza ETA-k dauka eta ez Espainiako Gobernuak eta Zuzenbide Estatuak”. Espainiako Barne Ministerioak bake prozesuari buruz emandako txostenen balioa zalantzan jarri du, eta esan "harrigarria" dela "Gobernuak sinesgarritasun gehiago ematea txosten horiei eta ETA-ri enpresarioen salaketei baino. Enpresarioak estortsionatzen jarraitukodu ETAk, atzoko elkarrizketan argi uzten dutenez".
Ibarretxe: “Politikaz jardutea alderdi politikoei dagokie”
Juan Jose Ibarretxek politikaz jardutea alderdi politikoei dagokiela azpimarratu du gaur, atzo =i Gara=i egunkariak plazaratutako ETAren elkarrizketaren harira. “Iritzi emaile asko daude, baina futbol zelaian gaudenok politikariak gara”.Elkarrizketa horrek adierazpen asko eragin ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu