AHTrentzako Euskal Y trenbidea eraikitzeko Itsasondo eta Ordizia arteko (Gipuzkoa) obrak ikuskatu ditu gaur goizean Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria. Lanak nola doazen bertatik bertara ezagutzeaz gain, zeregin horretan ari diren enpresei babesa adieraztea izan da bisitaren helburuetako bat, ETAk lan horiek jomugan dituela jakinarazi ondoren.
Hain zuzen ere, trenbide proiektuaren kontra "bonbak jartzea" aurrerapenari oztopoak jartzea dela iritzi dio lehendakariak. "Aurrerapena da trena hartzea, ez trenari edo trenbideari bonbak ipintzea. Hori ez da aurrerapena, baizik eta atzera joatea", azpimarratu du. Lehendakariaren arabera, XIX. mendean trenak ekarri zuen aurrerapena Euskal Herrira. Orduan ere, batzuk egitasmoaren kontra egon zirela nabarmendu du. Kritikak zilegi direla erantsi du Ibarretxek, baina, ez ordea, indarkeria erabiltzea. AHTk onurak baino ez dituela sortuko erantsi du, eta, besteak beste, euskara eta euskal kultura Europan kokatzeko balioko duela.
Ibarretxerekin batera Nuria Lopez Gereñu Herrilan sailburua, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Teresa Rodriguez Barahona Espainiako Sustapen ministerioko ordezkaria dabiltza lanak ikuskatzen.
Informazioa eman ordez "publizitatea egitea" egotzi dio AHT Gelditu! Elkarlanak
AHT Gelditu! Elkarlanak, ordea, ukatu egin du AHTk Ibarretxek agindutako aurrerapen eta onurak ekarriko dituenik. Aitzitik, ingurumenean kalte nabarmenak eragingo dituela azpimarratu du. Ildo horretatik, informazioa eman ordez "hitz potoloak erabiltzea eta publizitatea egitea" leporatu dio Jaurlaritzari. Jone Etxeberria bozeramailearen arabera, "gizartea nahastu" nahi du Gasteizko Gobernuak, eta horretarako "astakeriak" esan eta zabaltzen dituzte askotan, hala nola, Euskal Y-k ingurumenari mesede egingo diola.
Diskurtso hori uzteko galdegin dio AHT Gelditu! Elkarlanak Ibarretxeri, eta horren ordez, "benetako eztabaida sustatzeko". Beren kritika egiteko modua "mobilizazio publiko eta baketsua" dela erantsi dute, eta beraz, guztiz zilegia dela.
Ordiziako Malkasko auzoan, obrak egiten ari diren inguruan, egin du agerraldia AHT Gelditu! Elkarlanak.
Egitasmoaren kontrako AHT Gelditu! Elkarlanak, berriz, agerraldia egin behar zuen 11:00etan Ordiziako Malkasko auzoan, obren inguruan.
'Euskal Y'
Ibarretxe: "Trena hartzea da aurrerapena, ez trenari bonbak ipintzea"
AHTren Itsasondo eta Ordizia arteko obrak bisitatu ditu EAEko lehendakariak. ETAren mehatxuen harira, =iEuskal Y=i proiektua kritikatzea zilegi dela esan du, baina ez erasoak egitea. AHT Gelditu! Elkarlarnak, berriz, informazioa eman ordez "publizitatea egitea" leporatu dio Jaurlaritzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu