Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak gaur esan duenez, Espainiako azkeneko legealdian Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidenteak "hitz politak" esan esan ditu, "baina euskal gizartea ez du errespetatu".
Hala, haren "jarrera onarekin nekatuta" dagoela adierazi du Ibarretxek, RAC 1 Kataluniako irrati kateari emandako elkarrizketan. "Esaterako, [Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat] eskumen bakar bat ere ez du eman lau urteotan". Hala, PSOEk eta PPk EAErekiko eta Kataluniarekiko "jarrera berbera" dutela iritzi dio.
Bide batez, ezker abertzaleko alderdien legez kanporatzea kritikatu du, "herritarren zati bat ezin baita erreferentziarik gabe utzi".
Ibarretxek bihar Bartzelonan hitzaldi bat emango du, eta Arthur Mas CiUko presidentearekin elkartuko da.
Politika
Ibarretxe: "Zapateroren jarrera onarekin nekatuta nago"
Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak dio Espainiako gobernuburuak ez duela errespetatu euskal gizartea, eta ez diela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari eskumen bat ere eman lau urteotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu