Gainera, erakunde hori sortzea beren, hau da, EBren, aldarrikapena izan dela nabarmendu du Gizarte Gaietarako sailburuak ETB2an egin dioten elkarrizketan.
Madrazok uste du, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hasi berri den legegintzaldiak ezaugarri bi izango dituela: batetik, kudeaketa eta gobernagarritasuna bermatu behar direla "herritarreiegunerokoan eragiten dieten hainbat arazo konpontzeko"; bestetik, "izaera politiko" nabarmena izango duela iritzi dio, bakegintzari eta normalizazio politikoari helduko baitzaio.
Hain justu, baketzea eta normalizazio politikoa lortzeko prozesu hori aurrera eramateko ikusten du ezinbestekoa Madrazok Kontseilu Politikoa osatzea. Areago, hiru buruko kontseilu hori "prozesuaren motorra" izango dela azpimarratu du. "Kontseilu hori motorra izango da normalizazio prozesuan. Egia da alderdi guztiak egongo diren alderdi bat ezinbestekoa dela, baina Kontseilu horrek elikatuko du alderdien mahaia. Gobernuak bultzatu behar du mahaia, motorra izan, eta Gobernuaren barruan Kontseiluak hartuko du prozesu horren gidaritza. Jaurlaritzak mahairen eraketa bultzatzeaz gain, edukiak proposatu behar ditu, prozedurak ezarri, eta haiek guztiak alderdiengana bideratu. Kontseilua izango da, dudarik gabe, normallizazio politikorako prozesuaren motorra", esan du.
Politika
Ibarretxek, Azkarragak eta berak osatutako Kontseilu Politikoa izango dela normalizazioaren motorra esan du Madrazok
Jaurlaritza berria osatzeko EAJk, EAk eta EBk sinatu zuten Gobernu hitzarmenean hiru buruko Kontseilu Politikoa sortuko dela aurreikusten da. Zehazki, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak, Joseba Azkarraga Justizia sailburuak eta Javier Madrazo Gizarte Gaietarakoak osatuko dute Kontseilu hori; hau da, hiruko koalizioko alderdietako ordezkari banak. Madrazok adierazi du "normalizazio politikoaren motorra" izango dela Kontseilu Politiko hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu