Ibarretxe Azpeitian
Ibarretxek bakearen eta akordio politikoaren aldeko mezua eman du gaur Loiolako Basilikan
Ibarretxek bakea eta akordio politikoaren aldeko mezua eman du gaur Loiolako Basilikako bidean. Basilikara Julian Eizmendirekin, Azpeitiko alkatearekin, joan da Ibarretxe. ETAri bere bakearen aldeko mezuan ere zuzendu zaio. "ETAri argi eta garbi biolentzia uzteko exijitu behar zaio, eta herriari bakean utzi behar zaio ", adierazi du Ibarretxe lehendakariak.
Bakea eta akordio politikoaren gaia legebiltzarrean irailan eztabaidatuko dela esan du Juan Jose Ibarretxe lehendakariak. Mezua eman ondoren, agintariak Loiolako Basilikara abiatu dira Azpeitiko Udal bandarekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu