PSEk alderdien mahaian abertzale eta ez abertzaleen arteko kontsentsua beharrezkotzat jo du. Esparru juridiko-politiko berri baterako gehiengo absolutua ez da nahikoa PSErentzat. Ibarretxek jarrera hori kritikatu du gaur eta sozialistek, PPrekin batera, EAEn Konstituzioa inposatu zutela gogorarazi du. Ibarretxeren ustez ezin dira esparru juridiko-politiko berri baterako gehiengo kualifikatuak eskatu "Konstituzioa euskaldunen %30,8k onartu zutenean eta alderdi abertzaleek babestu zutenean".
Lehendakariak agertu du normalizazio politikoa "euskaldunek euren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea nola adieraziko den" definitzean datza."Euskadiren etorkizuna hemen erabakiko delako eta ez Madrilen PPk eta PSOEk porposatzen duten bezala. Ibarretxeren ustez, alderdien mahaian gehiengoak zeintzuk diren definitu behar da. Alderdi batek, mahaian ez badago, akordioari zilegitasuna kentzeko aukera baztertu du lehendakariak; ez delako posible izango "gutxiengo batek gehiengoaren aurrera pausoak galaraztea".
baketzea
Ibarretxek balizko alderdien mahaian beto eskubidea erabiltzeko asmoa egotzi dio PSEri
Balizko alderdien mahaiaren inguruan PSEk agertutako jarrera kritikatu du gaur Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak. Ibarretxeren ustez beto eskubidea erabiltzeko asmoa du PSEk. Sozialistak "demokraziaren beldur" direla iritzi dio Ibarretxek; Eusko Legebiltzarrean autodeterminazio eskubidea defendatzen dutenak geroz eta gehiago direla ohartu direlako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu