Politika

Ibarretxek bilera bat eskatuko die Raxoiri eta Zapaterori

Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek bilera bat egin nahi du Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterorekin eta PPren Espainiako lehendakari Mariano Raxoirekin. Beraz, eskari formala egingo du, hirurak Moncloan biltzeko. Bilera horretan, Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako Proposamenaz "elkarrizketatzea eta negoziazio prozesua abiatzea" nahi du Ibarretxek, Jaurlaritzako bozeramaile Miren Azkaratek azaldu duenez.

2005eko urtarrilaren 18a
17:18
Entzun
Eusko Jaurlaritzak bilera egin du gaur, eta bileraren ondoren Miren Azkaratek azaldu duenez, Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek gaur edo bihar, idatziz bilera eskatuko die Espainiako Gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterori eta PPko Espainiako lehendakari Mariano Raxoiri.

Ibarretxek Moncloan bildu nahi du Zapaterorekin eta Raxoirekin, eta haiekin Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako Proposamenaz "elkarrizketatu eta negoziazioa ireki" nahi duela jakinarazi du. Moncloan bertan PPk eta PSOEk joan zen astean hitzartu zuten Estatu ereduari buruzko ituna bertan behera utz dezaten eskatu nahi die, beraz, Ibarretxek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.