'Elkarbizitzarako bake-bideak'

Ibarretxek dio EAJren proposamena "zintzoa, baikorra eta elkarrizketaren aldekoa" dela

EAJk larunbatean aurkeztutako =i Elkarbizitzarako bake-bideak =i dokumentua "bakea eta normalizazio politikoa lortzeko proposamen "zintzoa, baikorra eta elkarrizketaren aldekoa dela azpimarratu du Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek. =l El pais ==http://www.elpais.es/articulo/elpporesp/20051024elpepinac_9/Tes =l egunkariak gaur kaleratu duen elkarrizketan Ibarretxek dio denen artean lortu beharreko akordiorekin EAJk normalizazioa lortu nahi duela.

2005eko urriaren 24a
13:39
Entzun
Ibarretxek dionez bake prozesu batera bidean "eragile guztiak heldutasun handiagoa dute", eta ezker abertzaleari "politika egiteko determinazioa gehiago" ikusten dio, "izan ere ezker abertzale barruan gero eta gehiago dira ETAren indarkeria onartzen ez dutenak" esan du.

"Indarkeria amaitzeko eta bakea lortzeko" gogo bizia dago bere iritzian, eta lortzen ez bada, "desilusio handia" hartuko du gizarteak.

Eusko Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako Proposamenak "herri honetako gatazka politikoa konpontzeko gakoa" ematen duela uste du Ibarretxek, eta Espainiako Kongresuak atzera bota bazuen ere, oraindik-orain baduela balioa dio. "Eusko Legebiltzarrak hartutako erabakia errespetatzea gustatuko litzaidake, eta hori ez da egin. Hau da orain dagoena, gerora ikusiko dugu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.