Ibarretxek dio Otegirekin hizketan segitzen duela

Astelehenean bigarren aldiz deklaratuko du EAEko Auzitegi Nagusian, Batasunarekin hitz egiteagatik.

2007ko martxoaren 21a
13:44
Entzun
Astelehenean beste hitzordu bat dauka Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak EAEko Auzitegi Nagusian, iaz Arnaldo Otegi, Pernando Barrena eta Juan Joxe Petrikorena Batasuneko kideekin hitz egiteagatik deklaratzera joan beharko duela, bigarrenez. Lehendakari bat "Justiziaren egoitzan politikoki kontrolatzea" gaitzetsi du Ibarretxek gaur Radio Euskadi irratian egindako elkarrizketan, eta alderdi denekin "modu diskretuan" hitz egiten duela gogoratu du, "baita Otegirekin ere" (haren ustez, "Arnaldok badaki elkarrizketa erabakitzailea indarkeriarik gabe baino ezin dela gertatu"). Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presindetearekin, berriz, "harreman iraunkorra" duela esan du; "baketzeaz eta normalizazio politikoaz" jarduten du harekin.

Fernando Ruiz Piñeiro EAEko Auzitegi Nagusiaren presidentearen jarrera kritikatu du Ibarretxek, "epaitu behar duen kasu batez adierazpen publikoak egiten dituelako eta hori Europan ez da inoiz ikusi". Piñeiroren jarrera "erasokorra" iruditzen zaio.

Nafarroari buruz ere mintzatu da. "Nafarrek nahi dutena izango da Nafarroa, eta hango Gobernuak eta Miguel Sanzek egundoko beldurra diote demokraziari".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.