Presoak

Ibarretxek ez ditu hartu Etxeratekoak, Lehendakaritzako idazkariak baizik

Eusko Jaurlaritzak kartzela politikaren inguruan "jokabidea alda dezala" eskatu du presoen senideen elkarteak. "Konpromiso eraginkorrak" hartzeko galdegin diote.

2007ko irailaren 17a
17:16
Entzun
Etxerat elkarteko ordezkariak Gasteizen izan dira gaur, Ajuria Enea aurrean, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariarekin bildu asmoz presoen berri emateko; eskatua zioten bilera. Ibarretxek ez ditu hartu, Lehendakaritzako idazkari Jesus Peñak baizik. Irati Aranzabal Iñaki de Juana presoaren neska-lagunarekin egon da. Etxeratek esan du berriro eskatuko diotela bilera lehendakariari.

Jaurlaritzak espetxe politikaren inguruan "jokabidea alda dezala" eskatu dute Etxeratekoek, presoen egoera "larria eta jasanezina" dela-eta. "Konpromiso eraginkorrak" hartzeko galdegin diote. "Manifestazioa egiten dugun bakoitzean Ertzaintza gu jotzera bidali beharrean, Jaurlaritzako kideek beraiek azaldu beharko lukete ekimenetara".

Presoak "oso bizi baldintza gogorretan" dituztela ohartarazi dute Etxeratekoek, eta haien senideek ere bizitza galtzeko arriskua izaten dutela sakabanaketa politikagatik.

Argazkian, Etxerateko kideak, gaur, Gasteizen. (Argazki Press)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.