Politika

Ibarretxek ez du helegiterik aurkeztuko, bera epaitzeko erabakia hartua dagoela uste baitu

Jaurlaritzaren ustez, Ermuko Foroaren irizpideak soilik hartzen ditu aintzat EAEko Auzitegi Nagusiko epaile Roberto Sainzek.

2007ko martxoaren 6a
16:20
Entzun
Martxoaren 26an berriro deklaratzera joan behar du Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak EAEko Auztegi Nagusira, berriro ere Batasunarekin biltzeagatik. Oraingoan, ordea, Ibarretxek ez du helegiterik aurkeztuko auzitegiaren erabakiaren aurka, alferrikakoa pentsatzen baitu. Izan ere, EAEko Auzitegi Nagusiak bera inkriminatzeko eta epaitzeko erabakia hartua duela uste du.

"Frogatua dago [auzitegiak] lehendakaria inkriminatzeko, akusatuen aulkian eserarazteko eta historian aurreneko aldiz epaitzeko borondatea duela. Hori guztia hitzegiteagatik eta elkarrizketak izateagatik",esan du Miren Azkarate bozeramaileak Jaurlaritzaren izenean. "Berriro ere irizpide bakar bat hartu du aintzat epaile instruktoreak: behin eta berriz Ermuko Foroak azaltzen duena".

Martxoaren 26an Ibarretxe berriro joango dela deklaratzera azaldu du Azkaratek, eta sinesten duenari eutsiko diola. "[Lehendakariak] pentsatzen duena publikoa eta ezaguna da, eta eutsi egiten dio hori aurrera eramateko aukeratu baitzuten demokratikoki. Legebiltzarraren eta gizartearen aurrean eman behar ditu azalpenak", azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.