"Ibarretxeren Planak Nafarroari buruz egiten dituen zenbait aipamen onartezinak dira", azpimarratu du Catalanek. "Ez bakarrik Nafarroako Gobernuaren ustez; aitzitik, Nafarroako Parlamentuak ere iritzi bera agertu zuen, eta Ibarretxeren planteamendua eta esku-hartzea arbuiatu zuen", gaineratu du.
Nolanahi ere, Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentea etorkizunean Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariarekin bilera egiteko prest legokeela agertu du Catalanek. Horretarako baldintza Ibarretxek Nafarroari "benetako errespetua" adieraztea dela nabarmendu du: "Etorkizunean frogatzen bada lehendakariak benetako errespetua diola gure komunitate honetako errealitateari ez litzateke arazorik egongo Sanz Ibarretxerekin batzartzeko".
Politika
Ibarretxek "Nafarroarekiko benetako errespetua" adierazten badu, Sanz harekin biltzeko prest dela esan du Catalanek
Alberto Catalan Nafarroako Gobernuko bozeramaile eta UPNren idazkari nagusiaren arabera, Jaurlaritzaren Estatutu proposamenean Nafarroari buruz egiten diren aipamenak "onartezinak" dira. Hala ere, Ibarretxe lehendakariak Nafarroako errealitatearekiko "benetako errespetua" adieraziz gero, Sanz Nafarroako presidentea harekin bilera egiteko prest dela adierazi du. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan eman ditu azalpen horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu