Izan ere, Espainiako Auzitegi Gorenak orain gutxi idatzitako autoa hartu du oinarri Maria Angeles Montes fiskalak auziaren itxiera eskatzeko: bilera debekatzen duen agindu zehatzik ezean Batasunarekin biltzea ez dela delitu ebatzi zuen auto horretan Gorenak, eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariak batzarra egin zueneko egoera horixe dela iritzi dio fiskalak.
Patxi Lopez eta Rodofo Ares PSE-EEko buruzagiek uztailaren 6an Batasuneko mahaikideekin egin zuten bileraren harira eman zuen Gorenak auto hori, eta Manos Limpiasek haien aurka aurkeztutako kereila bertan behera utzi.
Ibarretxe, berriz, apirilaren 19an bildu zen Arnaldo Otegi, Pernando Barrena eta Juan Joxe Petrikorena mahaikideekin Ajuria Enean, ETAk su-etena eman zuela-eta alderdiekin egin zuen batzar txandaren ingurumarian, eta Ermuko Foroak aurkeztu zuen kereila EAEko Auzitegi Nagusian.
Politika
Ibarretxeren aurkako auzia ixteko eskatu du EAEko Auzitegi Nagusiko Fiskaltzak
Batasuneko buruzagiekin bilera egiteagatik hasi zuen Jaurlaritzako lehendakariaren aurkako azibidea EAEko Auzitegi Nagusiak, Ermuko Foroaren kereila aintzat hartuta. Fiskalak ez du delitu zantzurik ikusi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu