EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiak ikuspegi juridikotik zein politikotik"ondorio larriak" dituela uste du Jaurlaritzak, eta alderdien arteko harremanetan dutela eragina. "Ondorio kaltegarri horiek erakundeen arteko hartu emanetan eta alderdien arteko hartu emanetan dute eragina, hartu eman hauek berezikibehar ditugun momentu honetan. Euskadiko Lehendakaria epai-bidean jartzea ez da doakoa izango", dio hitzez hitz Idoia Zenarruzabeitia lehendakariordeak irakurritako adierazpenak. Jaurlaritzako Kontseilu Politikoko kide Joseba Azkarraga Justizia sailburua (EA) eta Javier Madrazo Gizarte Gaietarako sailburua (EB) izan ditu alboan.
Auzitegiaren erabakiak botere banaketa urratzen duela salatu du Jaurlaritzak, eta, funtsean, politikoa dela. Ildo horretatik, lehendakariak "politika egiteko eskubidea berreskura dezan" behar diren neurri eta ekimen guztiak hartzeko konpromisoa hartu du Gasteizko Gobernuak.
Politikoa
Ibarretxeren aurkako auzibidea hastea ez dela "doakoa izango" ohartarazi du Jaurlaritzak
Batasuneko buruzagiekin bilera egin zuela eta, Gasteizko Gobernuko lehendakariaren aurkako prozedura abiatu zuen EAEko Auzitegi Nagusiak. Erabaki horren kontrako adierazpen instituzionala plazaratu du gaur Jaurlaritzak: auzitegiaren erabakia juridikoa beharrean politikoa dela salatu du, eta Ibarretxe auzibidean jartzea ez dela "doakoa izango".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu