EAk Batasunari egin dio kritika. Esan dutenez, ez dute ulertzen SAk zergaitik ez duen onartu behar 'Ibarretxeren plana'. Bakoitzak nahi duena egiteko eskubidea dutela diote, baina Batasunak "oinarri sozialari" azaldu egin beharko dio, EAren ustez, "herri honen subirautzan aurrera egiteko aukera dagoenean zergaitik esaten duen ezetz".
PSOEren ustez, Ibarretxeren hitzak hauteskunde kanpainaren baitan daude. Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako Proposamena ez dela bideragarria, eta zuzen zuzenean porrotera dihola iritzi diote. "Ez da onartuko, ez delako sartzen ez Konstituzioan eta ezta Estatutuan ere".
PPko Ramon Rabanerak esan duenez, berriz, Ibarretxe EAJ barruko zati batzuentzat "traba" bihurtuko da "bere pentsamendu politikoengatik". Gainera, horrek nazionalismoaren porrota ekarriko duela aurreikusi du Rabanerak.
Politika
Ibarretxeren hitzaldiak hautsa harrotu du
Atzo politika orokorreko eztabaida egin zuten Eusko Legebiltzarrean. Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek esan zuenez, Legebiltzarrean 'Ibarretxeren plana' onartzen bada, herri kontsulta egingo du, Espainiako Gorteek onartzen ez badute ere. Horrek eta atzoko eztabaidak hautsak harrotu dituzte. EAk ez duela Batasunaren jarrera ulertzen jakinarazi du; PSOEren ustez, Ibarretxe hauteskunde kanpaina egiten ari da; eta PPren ustez, berriz, Ibarretxe EAJ barruan "traba" bihurtuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu