Politika

Ibarretxeren Plana SAren botoekin onartzea "eskandalagarria" litzatekeela dio PSE-EEk

Jaurlaritzaren Estatutu proposamena (Ibarretxeren Plana ere esaten zaio) Eusko Legebiltzarrean aurrera ateratzea "itzeleko eskandalu politikoa" litzatekeela iritzi dio Miguel Buen Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak. Izan ere, onartzekotan SA Sozialista Abertzaleak taldearen aldek botoak beharko dituela azpimarratu du Buenek, "Batasunarenak", eta hori ikuspuntu moraletik "onartezina" dela uste du.

2004ko abuztuaren 20a
15:51
Entzun
Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak "bakea eta normalizazio politikoa" lortzeko Estatutu proposamena bide guztiz baliagarria zela esan zuen asteazkenean, eta hari erantzunez egin ditu Buenek adierazpen horiek guztiak; zehazki, prentsa ohar baten bidez.

Buenen iduriko Ibarretxeren Plana ez dago bakea lortzeko pentsatuta, abertzaletasuna indartzeko baizik. "Abertzaletasun gehiago berdin bakea ekuazioa faltsua da", dio Gipuzkoako sozialisten buruak prentsa oharrean.

"Euskadin debate politikoa ez da normaltasunean egiten, abertzaletasunaren kontrako oposizio guztia ETAren mehatxu terroristaren menpe baitago", nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.