Egibarrentzat “atzera bueltarik ez duen unea bizitzen ari gara". EAJko bozeramaileak Estatutu politiko berriaren proposamena indarrean dagoela ziurtatu du, eta Espainiako gobernuburuak Ibarretxe Planaren aurrean izan zuen jarrera “zuzendu” behar duela adierazi du.
Duela urtebete onartu zuen Gasteizko Legebiltzarrak estatutu politiko berriaren proposamena eta horren harira eman du prentsaurrekoa Egibarrek. ETAren berehalako su eten baten inguruan galdetu diotenean honela erantzun du EAJko bozeramaileak: “Indarkeria iraganeko kontua izango da”.
PSE: “Ibarretxeren Planak agortu du bere ibilbidea”
Rodolfo Ares PSE-EEko batzorde eragileko bozeramaileak honela erantzun die Egibarren adierazpenei: “Nostalgikoak tematu arren, Ibarretxeren Planak agortu du dagoeneko bere ibilbidea eta lehenbailehen onartzen baldin bada, lehenago lortuko dugu gure autogobernu esparruaren gaineko akordio politikoa”. Aresen iritziz “Ibarretxeren Plana epez kanpo dago eta Espainiako Kongresuak baztertu egin zuen Konstituzioaren aurkakoa zelako”
Politika
Ibarretxeren Planaren inguruko jarrera “zuzendu” behar duela esan dio EAJk Zapaterori
Ibarretxe Planaren “ekarpenak giltzarria dira” Euskal Herriaren normalizaziorako Joseba Egibar EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez. Egibarren hitzetan Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente sozialistak bere jarrera “zuzendu” behar du joan den otsailaren 1ean Espainiako Kongresuan egindako Estatutu proposamenari dagokionean. PSE-EEk Ibarretxeren Plana "agortuta" dagoela erantzun du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu