LABeko idazkari nagusiak adierazi duenez, Ibarretxeren proposamenak eta azken hilabeteetan sortutako beste zenbait proposamenek "argi eta garbi azaltzen dute fase erabakior batean sartzen ari" garela. Ibarretxeren proposamenak "atal interesgarriak" dituela azpimarratu du, baina baita "kezkatzekoak" ere. "Gatazkari irtenbide demokratikoa emateko edukiak ditu, Euskal Herriaz hitz egiten baitu eta euskal herritarrek beren etorkizuna libreki erabakitzeko eskubideaz hitz egiten baitu", azpimarratu du Diez Usabiagak, "baina hiru herrialdeentzat bakarrik osatutakoa", kritikatu du. "Ezin dira herri baten eskubideak hiru herrialdeen eskumenekin nahastu", gaineratu du.
Diez Usabiagaren hitzetan ezker abertzalea eztabaidarako prest dago. Haren esanetan, Ibarretxek bideratu du orain arteko bide politikoa, baina ezker abertzaleak iniziatiba politikoa hartzeko borondate osoa duela azpimarratu du, eta eztabaida "positiboki baldintzatzeko" asmoa duela.
Eztabaidan parte hartzea
Ezker Abertzaleak "Euskal Herrian sortu den eztabaida zabal horretan" parte hartuko duela berretsi du, eta datozen hilabeteetan "Euskal Herriak garai politiko handi bat" biziko duela nabarmendu du.Horrez gain, "inposaturiko ilegalitateen aurrean" euskal gizartearen legitimitatea osatzen joan behar dela nabarmendu du.
Politika
Ibarretxeren proposamenak ziklo konstituzionalistari bukaera emango diola uste du Rafa Diezek
Rafa Diez Usabiaga LAB sindikatuko idazkari nagusiak Radio Euskadi adierazi duenez, Ibarretxeren proposamenak ziklo konstituzionalista-autonomistari bukaera emango dio, eztabaidaren gakoa "Euskal Herria eta bere eskubideak" izan behar dutela nabarmendu du. Diezen esanetan, Lizarra-Garaziko hitzarmenettik hona "aldaketa politikoari forma ematen ari gara Euskal Herrian", baina Euskal Herriaren aitortza ezinbestekoa dela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu