Ibazeta auzipetu egin dute, Uxotegiko auzia dela eta
DONOSTIA. Donostiako epaitegi batek auzipetu egin du Donostiako alkatearen idazkaria, Josetxo Ibazeta, Uxotegi gaztetxeko auziarekin lotuta, Efe albiste agentziak adierazi duenez. Gaztetxe gisa erabili nahi duten eraikina irailaren 24an okupatu zuten hainbat gaztek. Okupazioarekin lotura izatea egozten diote Ibazetari, baina udalak dio soilik bitartekari aritu zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu