Iberdrolaren azpiestazioari eraso diote bart Gueñesen (Bizkaia); zehazki, erretzen saiatu dira pneumatikoak jarri eta su emanez.
Gauerdian, 00:05 aldera gertatu da erasoa Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, eta ordu erdi inguruz, argindarrik gabe utzi ditu bost auzunetako bizilagunak.Gainera, azpiestazioan hainbat kalte eragin ditu suak. Nolanahi ere, 00:40etan bizilagunek argindarra bazuten.
Atzo goizaldean Iberdrolaren Lezoko (Gipuzkoa) azpiestazioari erasozioten modu berean, eta baita Errenteriko transformadore bati ere. Ordubete inguruz izan ziren Lezo eta Errenteriako bizilagunak argindarrik gabe.
Erasoa
Iberdrolaren Gueñesko azpiestazioari eraso diote, pneumatikoei su emanez
Ordu erdi inguruz argindarrik gabe izan dira bost auzotak bizilagunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu