Gaur Loiun hamabi hegaldi ziren bertan behera geratzekoak; sindikatuek diote gutxienez 50 izan direla —oro har, grebak ehun hegaldiri baino gehiagori eragingo die aireportu horretan—. Grebaren erantzuna "ia erabatekoa" izaten ari da Loiun, sindikatuen arabera. Hondarribiko aireportuan lau hegaldi ez dira aterako gaur, eta beste zazpi Noainen.
Iberiako iturriek diotenez, eguneko lehen orduetan ez da aparteko arazorik sortu, eta gutxieneko zerbitzuak betetzen ari dira. Iberiako langileek grebarekin bat egiteak eragina izan du Vueling eta Air Nostrum konpainietan ere, ezin baitute eskaini Iberia Airport Services-en bitartez ematen duten zerbitzua.
Guztira, 20.000 langile deitu dituzte grebara.