2012. urteko Ibilaldia jaia Trapagarenen egingo da, eta Meatzaldean ikasle kopuruaren handitzeari aurre egiteko beste ikastetxe bat eraikitzeko dirua biltzea izango du helburu. Azken urteetan 350etik 500era igo da Trapagarango ikastolaren ikasle kopurua.
Maiatzaren 21ean egingo da Bizkaiko ikastolen aldeko jaia, eta IbiPuntoZero izango da leloa. Trapagaranen Ibilaldia ospatuko den bigarren aldia dela eta sare sozialen garrantzia islatu nahi izan dute antolatzaileek leloan. Hain zuzen, jaiaren abestia sare sozialetan erabiltzaileek ematen dituzten botoen bidez aukeratuko dute.
Berriketan.info sare sozialean eta Facebooken jada abian daude Ibilaldia 2012ren profilak.
Maskotak, berriz, Ibiltxo du izena eta meatzari eta estralurtar moduko bat irudikatu nahi dute. Izan ere, Trapagarango ikastolak herrikoak ez ezik, eskualdde osoko ikasleak biltzen dituela esan dute antolatzaileek aurkezpenean, eta Meatzaldea eskualde osoaren jaia izango dela esan dute, urtean zehar ekitaldian hainbat herrietan banatuko direlarik.
Flickr argazkien sare sozialean ere badago Ibilbaldia, eta atzo Ibiltxo ikastolara heldu zireneko argazkiak igo dituzte.