AZPIEGITURAK

Ibilgailu arinei bidesaria ezartzea baztertu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Neurri hori ibilgailu astunei ezartzera mugatuko da proposamena.

2013ko urriaren 26a
16:47
Entzun

Larraitz Ugarte Gipuzkoako Mugikortasun eta Azpiegitura diputatuak esan duenez, proposamena ibilgailu astunetara mugatuta ez luke arazorik egon behar diputazioa EAJ, PSE eta PPrekin adostasun batera heltzeko. Horrela, N-1, N-121 eta GI-632 errepideetan ordaindu beharko lituzkete bidesariak ibilgailu astunek.

"Gatazkatsuak izan daitezkeen eragozpen guztiak saihestu nahi ditugu", esan du Ugartek, eta espero du "laster" ixtea akordio bat. Nabarmendu du aldundia "asko mugitu" dela bidesarien inguruko eztabaidan, eta gogora ekarri du alde batera utzi duela Bilduk hauteskunde programan aurkeztutako "bidesariei ezezkoa eta beste gauza asko, arazo bat dagoelako".

Ibilgailu astunek bidesaria orainduta, diputazioak espero du urtean 27 milioi euro biltzea eta, hamar urtean, bide azpiegituretan 266 milioi euroko inbertsioak egitea. Izan ere, Ugarteren esanetan, errepideak "egoera askoz hobean" egon litezke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.