Bide Azpiegiturak

Ibilgailu astunentzako arkupe sistemarako foru arauaren proposamena aurkeztu dute

Gipuzkoako Diputazioak iragarri duenez, hamabost bidaia baino gehiago egiten dituztenek %13ko beherapenak izango dituzte.

urtzi urkizu
2013ko uztailaren 30a
19:31
Entzun

Larraitz Ugarte Gipuzkoako Bide Azpiegituretako diputatuak "erantzukizunez jokatzeko" eskatu die alderdi politikoei, eta arkupe sistema batzar nagusiek onartzea "derrigorrezkoa" dela esan du gaur eguerdian Donostian. Ibilgailu astunentzako arkupe sistemaren foru arau proposamena aurkeztu dute. 

Joseba Altube Bide Azpiegituretako zuzendariak azaldu duenez, Europako tendentziak ikusten aritu dira eta aditu lan talde handiak parte hartu du prozesuan. "Kontrastatu daitekeen bidea kobratuko zaie ibilgailuei, zehatz mehatz, ez gehiago. Gainera, Irungo bidesariarekin lotuta egongo da sistema". Ordaintzen ez duten ibilgailuek isunak jasoko dituzte.

Gehien kutsatzen duten ibilgailu astunek %20ko gainkarga izango dute. Hamabost bidaia baino gehiago egingo dituztenek, berriz, %13ko beherapenak izateko aukera izango dute.  N-1, A-15, GI-632 eta N-121 errepideetan jarri nahi dituzten hamalau bidesarietan, tarifak 17 zentimotatik hamar euro bitartekoak izango dira.

Ugartek onartu du "logikoa" dela garraiolariak arkupe sistema berriaren aurka egotea. "Aldundiaren ustez, beste erakunde batzuen politiketatik etorriko da garraiolarien sektorearen konponbidea". Irailean Espainiako Gobernuko ordezkariekin bilera bat egingo dute gaiaz.

EAJ gogor kritikatu du diputazioko bozeramaileak, jeltzaleek atzo eman zuten prentsaurrekoaren harira. "Arriskua dago erridikulua egiteko. Auzo lotsa sentitu nuen. Ardura gabezia erakutsi du EAJk". Ugartek gogorarazi du Bidegik 2015ean zorra ordaintzeko "arazo serioa" izango duela, neurriak ez badira hartzen eta sarrerak ez badira gehitzen. Bizkaiko Diputazioak urtero errepideen zorra ordaintzeko 40 milioi euro ematen dituela nabarmendu du.

PPk, bestalde, ekimen bat aurkeztu du Bizkaiko Batzar Nagusietan, Gipuzkoako foru aldundiaren bidesari sistemaren "diskriminazioa" baztertzeko. "Erridikulua da jarri nahi duten bidesari sistema", esan du Esther Martinez PPko batzarkideak.

Hiru sindikatua, berriz, hurrengo asteetan mobilizazioen plan bat adosten saiatuko da ahalik eta eragile gehienekin, Gipuzkoako Diputazioak bidesarien egitasmoa ”behin betiko erretiratzeko”. Gipuzkoako Foru Aldundiak ”erabaki arduragabea” hartu duela eta ”abusuzko tarifak zehazten” dituela salatu du euskal garraiolari autonomoen sindikatuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.