Ibilgailu batek botata, larri zauritu da txirrindulari bat
BERGARA. Txirrindulari bat larri zauritu zen atzo eguerdian, Bergaran (Gipuzkoa), auto batek harrapatuta. Arrasaterako bidean gertatu zen ezbeharra; ibilgailuak aurrean eraman zuen 47 urteko gizona. Autoko gidariak ere min hartu zuen istripuan. Nafarroan, berriz, Larragan, bi lagun zauritu ziren ibilgailua bidetik irten eta iraulita. Haietako bat suhiltzaileek atera zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu