Lasarte-Oriako istripua 09:30ak pasatxo zirela jazo da: Gasteizko noranzkoan zihoan auto bat bidetik atera, eta errepidea konpontzen zebilen langileetako bat harrapatu du. Esan bezala, larri zauritu dira autoaren gidaria zein langilea, gizonezkoak biak. Erietxera eraman dituzte.
Soraluzeko ezbeharra, berriz, zertxobait lehenago, 08:45 aldera izan da. Argitzeke dauden arrazoiak tarteko, Donostian matrikulatutako Opel Astra auto bat bidetik atera da. Gidaria, emakumezko bat, ibilgailu barruan harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Donostia Ospitalera eraman dute zauri larriekin.
Errepideak
Ibilgailu batek N-1a konpontzen zebilen langileetako bat harrapatu du Lasarte-Oria parean
Auto bat errepidetik atera da goizeko 09:30ak aldera N-1 errepidean, Lasarte-Oria (Gipuzkoa) parean, eta bidea konpontzen zebilen langileetako bat hartu du azpian. Ibilgailuaren gidaria zein langilea, biak larri zauritu dira istripuan. Beste ezbehar handi bat ere gertatu da gaur goizean Gipuzkoako errepideetan; zehazki, auto bat bidetik atera da GI-627 errepidean, Soraluze parean, eta gidaria larri zauritu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu